Zientzia eta hezkuntza

Euskal Kostaldeko Geoparkea zientzia, kultura eta hezkuntza protagonistak diren Unescoren lurralde bat da. Geoparkeko lurraldean egindako ikerketa zientifikoak mende bat baino gehiagoko historia du. Itsaslabar horietatik mundu osoko geologoak igaro dira, eta Geologia Zientzien Nazioarteko Batasunak (IUGS) eta UNESCOk berak aitortutako erreferente bihurtu dute gure flyscha. Zientzia-tradizio luze horrek ezagutza zabala ekarri du, eragin handiko nazioarteko ehun argitalpen zientifikotan baino gehiagotan islatzen dena.

Ba al zenekien Geoparkeako flyscha funtsezko pieza izan zela dinosauroen desagerpena meteorito baten inpaktuak eragin zuela definitu zuen teorian?

Historiaurrearen arloko ikerketa ere bizia eta zabala izan da. XX. mendearen lehen erdian hasi zen eta gaur egun ere emaitza harrigarriak ematen ditu. Deba bailarak Kantauri itsasoko ertz osoko Paleolitoko erregistro handienetako bat du.

Gure egitekoa ikerketa sustatzea eta horren emaitzak ezagutaraztea da, bai Geoparkeko biztanleei eta bisitariei, bai ikastetxeei zuzendutako hezkuntza-jarduera eta -programa ugariren bidez Geoeskolak programa baliatuz. Zeregin horretan orientatzeko, Geoparkeak batzorde zientifiko bat du, hainbat gaitako espezialistek osatua.

Geoparkeari buruzko azken albisteak

Jaso epostaz gure buletina