Non

Jardunaldiak Euskal Kosteko UNESCOren Munduko Geoparkean ospatuko dira, Zumaian. Espainian eta nazioartean gehien aztertu eta bisitatu den azaleratze geologikoetako bat dago bertan: Zumaiako flyscha.

¿Zergatik Euskal Kostaldeko Geoparkean?

Euskal Kostaldeko Geoparkean baliabide nagusienetakoa dugu flyscharen azaleratzea, 13 kilometroko kostaldea, Mutrikutik Zumaiaraino, itsaslabar ikusgarriek osatua. 150 urtean ikerketa zientifiko ugari egin dira leku honetan eta azaleratze honek nazioarte mailako argitalpen mordoa ekarri du. Gainera, azken urteotan natura turismoko helmuga garrantzitsu bilakatu da, geokontserbazioan eta dibulgazioan oinarrituta, eta turismo eta hezkuntzako eskaintza zabala batekin.

2010etik Deba, Mutriku eta Zumaia udalerriek Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen dute, Europako eta Munduko Geoparkeen Sarearen partaide dira, lurraldearen garapen iraunkorraren alde egiteko helburu komunarekin.

Non, zehatz-mehatz?

Biltzarra Zumaiako hiru toki hauetan burutuko da:

1.- Aita Mari Zinema: harrera, akreditazioak, konferentziak, ahozko saioak eta posterrak egiteko 3 gela.

2.- Kultur Etxea: posterrak egiteko 1 eta 2  gelak, kafea eta ongi-etorria.