Irteerak

Urriaren 14a. Jardunaldi aurreko irteera

Ondare bakarraren azterketa eta kudeaketa: Mutrikuko ammonoideo erraldoiak

Irteera honetan Nautilus zentroa bisitatuko dugu Mikel A. Lopez-Horgue paleontologoarekin. Bertan Mutrikuko Goi Erdi Aroko ammonoideo erraldoien bildumaren zati bat gordetzen da. Jesus Narvaezek eta Espe Azkarragak lortutako bilduma honen historia, gaur egun aurrera eramaten ari diren ikerketak dakarren erronka eta Geoparkeak hura bildu, kontserbatu eta balioesteko aurreikusitako kudeaketa proiektua ezagutuko ditugu.

Oharra: jardunaldietako izen-emate tasak barne hartzen du txango hau, baina plaza mugatuekin. 50 plaza.

Urriaren 15a. Jardunaldi barneko irteera

Zumaiako sekzioko muga eta estratotipoak

Xabier Orue-Etxebarria eta Estibaliz Apellaniz paleontologoekin Zumaiako sail ikusgarria bisitatuko dugu. Tokiko, estatuko eta nazioarteko taldeek mende bat baino gehiagoan egindako ikerketen errepasoa egingo da, muga-estratotipoak definitzeko prozesua azalduko da eta azaleratzearen ezaugarri paleontologikoak erakutsiko dira, K/Pg mugara bisita barne.

Oharra: ez da beharrezkoa txango honetan izena ematea.

Urriaren 17a. Jardunaldi osteko 1. irteera

Mendebaldeko Pirineoetako Kuaternarioko erregistro fosilak

Goizean, Gordailura, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Bildumen Zentrora, joango gara eta bertan, lurraldeko fosil kuaternario garrantzitsuenak erakutsiko dizkigu Asier Gómez-Olivencia paleontologoak. Arratsaldean, Arrikrutz haitzuloa bisitatuko da; bertan, haitzuloetako hartz hondarren bilduma garrantzitsu bat berreskuratu dute, eta baita Iberiar penintsulako haitzuloetako lehoi hezurdura osatuena ere.

Oharra: aldez aurretik izena eman behar da. Prezioa. 40 €. Garraioa, azpiegituretarako sarrera eta bazkaria barne. Plaza mugatuak – 50 plaza.

Urriaren 17a. Jardunaldi osteko 2. irteera

Lañoko dinosauro aztarnategia eta bertako fauna, euskal-kantauriar eskualdeko bilduma paleontologikoen testuinguruan

Irteera honetan, Xabier Pereda-Suberbiola, Ainara Badiola eta Ana Berreteaga paleontologoak izango ditugu bidelagun. Goizean, Lañoko harrobia bisitatuko da (Trebiñuko konderria). Bertan itsasertzeko eta kontinenteko itsas metaketak azaleratzen dira, eta Europako Kretaziko amaierako dinosauroak eta honi lotutako fauna dituen aztarnategi garrantzitsuenetako bat dute. Arratsaldean, Arabako Natur Zientzien Museoa bisitatuko dugu Gasteizen. Museo honek, euskal-kantauriar eskualdearen fosil adierazgarriak barne hartzen dituen paleontologia-bilduma interesgarriak ditu.

Oharra: aldez aurretik izena eman behar da. Prezioa. 40 €. Garraioa, azpiegituretarako sarrera eta bazkaria barne. Plaza mugatuak – 50 plaza.