Lastur geoibilbidea: uraren bailara

7. Geoibilbidea · Deba · Ibilbide lineala basoen eta iturburuen artean

Lasturko harana kareharriaren disoluzioak sortutako sakonune luzexka handi bat da. XX. mendearen hasieran eraikitako ur-kanalak aukera bikaina eskaintzen du eroso ibiltzeko.

Ibilbide linealak Deba eta Lasturko San Nikolas auzoa lotzen ditu, kanalaren bidez, baso, belardi eta ur-ibilguen artean. Paseo harrigarria haran isolatu honen eraketa karstikoa ezagutzeko.

Lastur georutaren mapa
Lastur georutaren mapa

Informazio praktikoa

Distantzia
6 km
Desnibela
+86 m / −241 m (Lastur) · +241 m / −86 m (Deba)
Seinaleztapena
PR Gi 44
Koordenatuak
43º17’15.5’’N 2º21’39.8’’W
Iraupena
2 h
Ibilbidea
Lineala (bi noranzkoetan)
Irteera
Artzabal aparkalekua (Deba) edo Lasturko San Nikolas auzoa
Ikusi Google Maps-en

Deskargatu Lastur ibilbidea
PDF · 16,6 MB

Nola iritsi?

Deba: autoz N-634 errepidez edo garraio publikoan Debaraino eta oinez Artzabalgo aparkalekuraino. Lastur: autoz, Itziarko gainetik edo N-634 errepidez Sasiola auzotik (Deba).

Zer ikusi

Bere 8 interesguneek Debako zentral hidroelektrikoa, haran itxia, itsas tropikal bateko fossileak, koralezko mendiak eta Lasturko plaza biltzen dituzte.

Informazio gehiago eta beste georuta batzuk: