Mutrikuko olatu planta
Itsasoko olatuak energia iturri

- Iraupena: 01:00
- Bisitari kopuru mugatua: 25
- Beharrezkoak: Oinetako egokiak
- Gutxieneko adina (urteak): 8
- Prezioa: 2,00 €
- Irteera puntua: Mutrikuko portuko igerilekua
2011 urtez geroztik, Mutriku mugarri bat da olatuek sortutako energiaren historian; izan ere, bertan dago olatuen energia aprobetxatzen duen munduko lehen planta komertziala. Bisita gidatu honetan ikus-entzunezko baten bidez ulertuko dugu zer-nolako teknologiak erabiltzen diren itsasoaren indarretik energia lortzeko, eta munduan erreferentea den instalazioa gertutik ezagutuko dugu.
Bisita hauek Energiaren Euskal Erakundeak diruz laguntzen ditu.
Covid-19ak sortutako egoera dela eta, bisita hau aldi baterako ez dago erabilgarri.