Marearteko Zabalgunea

Flyscheko bizitza eta koloreak ezagutzen

Bisita data gehiago ikusi

Oinez
  • Iraupena: 03:15
  • Bisitari kopuru mugatua: 20
  • Beharrezkoak: Haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak eta ura.
  • Gutxieneko adina (urteak): 10
  • Prezioa: 17,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 9,00 € )
  • Irteera puntua: Zumaiako turismo bulegoa (Kantauri plaza 13, Zumaia) Errotaberri parkina, Sakoneta, Deba. edo Mutrikuko turismo bulegoa (Txurruka plaza, Mutriku)

Bisita harrigarri honek biologiari erreparatzen dio batez ere. Itsasbehera oso behean dagoenean bakarrik egin daiteke. Gidari espezializatu baten laguntzaz, marearteko zabalgunea ezagutuko dugu, labarren oinarrian azaleratzen den plataforma harritsua. Oso ekosistema aberatsa dauka: itsas izarrak, olagarroak, itsas erbiak eta bestelako izakiak aurkituko ditugu; kolore eta forma anitzetako bizitza zabalduko zaigu begien aurrean.

  • Oharra: jarduerak zailtasun maila ertain-altua du, azalera oso irregularraren gainean egiten delako. Gomendagarria da haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak (zola ez labaingarria duten oinetako itxiak eta erosoak) eta ura eramatea.