Flyscha belaontzian

- Iraupena: 02:00
- Bisitari kopuru mugatua: 6
- Beharrezkoak: Arropa egokia eta oinetako itxiak, eguzkitako betaurrekoak eta kapela.
- Gutxieneko adina (urteak): 12
- Prezioa: 40,00 €
- Irteera puntua: Kirol portua. Marina Berri parean
Txango hau ezin hobea da flyschaz gozatu nahi duten bisitarientzat, belaontzian egindako zeharkaldiak eskaintzen duen lasaitasunari eta ikusgarritasunari esker. Sentitu nabigazioaren askatasuna Zumaia eta Deba arteko itsaslabar dotoreak nola hedatzen diren ikusten duzun bitartean. Gozatu aparteko ikuspegiaz eta ikasi gurekin batera Lurraren historiaren liburu handia “irakurtzen”. Arnasa sakon hartu, begiak itxi eta Kantauri itsasoko haizeak eta kresalak bil zaitzaten utzi, paisaia eta une paregabe batean. Anima zaitez flyscha belaontzian deskubritzera, eta Geoparkean abentura gogoangarri bat bizitzera.
Ohar garrantzitsuak: