Flysch beltza

Geoparkeko itsas hondoak eta flysch zaharrena

Bisita data gehiago ikusi

Oinez
  • Iraupena: 01:30
  • Bisitari kopuru mugatua: 25
  • Beharrezkoak: Jantzi egokiak eguraldiaren arabera.
  • Gutxieneko adina (urteak): 10
  • Prezioa: 10,00 € (13 urtetik beherakoentzat: 6,00 € )
  • Irteera puntua: Debako turismo bulegoa (Ifar kalea 4)

Ibilaldi harrigarria Geoparkeko itsas hondo zaharrenetan barrena. Debako hondartza bikainean eta itsas pasealekuan egiten den oinezko bisita honek aukera ematen digu, gidari espezializatu baten eskutik, Geoparkeko flysch ezezagunenaren, hau da, Debako flysch beltzaren, sekretuen berri jakiteko. 100 milioi urteko bidaia egingo dugu iraganera, Bizkaiko Golkoa zabaldu zen hasierako garaietara, eta itsaspeko paisaia zoragarria bistaratuko dugu: koralezko arrezife handiak, itsaspeko abaniko sakonak, lurrikarak eta naturaren harribitxi bereziak, hala nola Debako septariak. Beste data bat edo neurrira egindako bisita bat eskatu nahi baduzu, bete formularioa.