“Sorbeltzak: bizitza airean” solasaldia ostiralean, Deban

2022-05-25

Debako Turismo Bulegoan egingo da, arratsaldez.

Ostiralean, maiatzak 27, arratsaldeko 19:00etan Debako Turismo Bulegoan Sorbeltzak: bizitza airean hitzaldia egingo dugu Eneko Azkue ornitologoarekin. Helburua da hegazti hauen inguruko informazioa ematea eta habi-kutxak  nolakoak diren ezagutzea.

Ordu erdiko hitzaldia emango du Azkuek eta ondoren beste ordu erdiko paseo bat emango dugu Debatik habi-kutxak jartzeko toki posibleak identifikatzeko. Jarduera euskaraz egingo da eta ez da beharrezkoa izena ematea. 

“Sorbeltzak: bizitza airean” solasaldia ostiralean, Deban