Geoparkeko hegaztien argazki erakusketa zabalduko da ostegunean Zumaiako Alondegian

2023-01-09

Hurbil dituzu, behatu baino ez duzu du izenburua erakusketak eta ostegunetik, urtarrilak 12, 29ra bitartean egongo da ikusgai Alondegian.  

Geoparkean aurkitu daitezkeen hegaztien argazki erakusketa zabalduko da Zumaiako Alondegiko Oxford aretoan ostegunean, urtarrilak 12. Erakusketa Mutrikun egon da orain arte eta ostegunetik, urtarrilak 12, 29ra bitartean Zumaian egongo da zabalik. Imanol Manterola eta Oliver Pérez dira ikusgai dauden 40 argazkien egileak.

Erakusketak geldialdi bat proposatzen digu, lasaitasun pixka bat hartu ingurura begiratzeko eta gertu dugun horretan arreta jartzeko. Pausaldi bat baino ez digu eskatzen: adarren artean, gure begien aurrean airea zeharkatzen duenari, basoa zein gure etxetik hurbil dagoen parkea kolorez betetzen duenari begiratzeko. Izan ere, argazkietako txoriak ez dira apartekoak, oso ohikoak dira gure inguruan, hortik dator izenburua: Zugandik hurbil dituzu, behatu baino ez duzu.

Erakusketa irekita egongo da astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta jai egunetan 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara  eta sarrera doakoa da. Bestalde, Zumaian ikusgai egon ondoren, erakusketa Legazpira eramango da eta gero, Zizurkilera. 

Geoparkeko hegaztien argazki erakusketa zabalduko da ostegunean Zumaiako Alondegian