Euskal Kostaldeko Geoparkeak tokiko zientzia sustatuko du 2027rako ikerketarako laguntzen deialdi berri baten bidez

2026-11-24

Ikerketa zientifikoa funtsezko zutabea izan da eta da Euskal Kostaldeko Geoparkearen garapenean. XX. mendearen hasieratik Geoparkearen geologiak eta ondare natural eta kulturalak bertako eta nazioarteko ikertzaile askoren interesa piztu dute. Horiei esker, lurraldeari buruzko ezagutza garrantzitsua dugu gaur egun, eta dibulgazio-ekimenak gara ditzakegu, eduki zorrotz bezain interesgarriarekin.

2012az geroztik, Geoparkeak urtero eskaintzen du ikerketarako laguntza gure lurraldean ikerketa-proiektuak laguntzeko. Proiektu horien bidez, ikertzaileak erakarri nahi dira, eta gure geoparkearen zer alderdi bultzatu nahi ditugun hobeto ezagutu. Ekimen honen helburu nagusia ezagutza hobetzea eta gure jarduerak aberastea da, tokiko zientzian oinarritutako diskurtso interesgarri batekin.

Azken urteotan oso proiektu interesgarriak burutu dira, eta horiei esker, esate baterako, gure itsaslabarretako luizi handien dinamika ezagutu da (2024-2025), edo Errotaberriko errekastoko ibai-fauna kontserbatzeko proiektu berritzaile bat sustatu da, zuhaitzak eta adarrak ubidera botaz, nitxo ekologiko berriak sortzeko (2023).

2026ko ikerketa-proiektua bereziki berritzailea izan da, flyschera egindako bisita gidatuen inpaktu kognitiboa eta emozionala aztertu baitu, neuromarketinean erabili ohi den analisi neurofisiologikoaren bidez.

Deialdi honen pean egindako ikerketa-proiektu guztiak HEMEN kontsulta ditzakezu.

2027ko deialdia

2027rako deialdia zabalik dago. Deskargatu oinarriak eta bidali zure proposamena flysch@gipuzkoa.eus helbidera 2027ko urtarrilaren 15a baino lehen.


Kontsultatu HEMEN deialdiaren oinarriak eta deskargatu zure eskaera bidaltzeko inprimakia.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak tokiko zientzia sustatuko du 2027rako ikerketarako laguntzen deialdi berri baten bidez