Geoparkeko ordezkaritza bat Finlandian da, Europako Geoparkeen 18. Nazioarteko Batzarrean parte hartzen

2026-09-17

Finlandiako Lappeenranta hirian ospatzen ari dira egunotan Europako Geoparkeen Nazioarteko Batzarra eta bertan da Geoparkea, aktiboki parte hartzen. Etengabeko ikaskuntzak, berrikuntza partekatuek, garapen iraunkorrak eta lankidetzak geoparkeak garatzeko duten garrantzia aztertzen dabiltza 18. edizio honetan.

Ohi bezala, hiru egun iraungo ditu biltzarrak. Aurreneko bietan, hitzaldi magistralak, ahozko aurkezpenak eta tailerrak egiten ari dira. Geoparkeko gerente Leire Barriuso Astigarragak, datorren urriaren 7an eta 8an Geoparkean ospatuko diren Geoparkeen Sarearen XI. Jardunaldi Irekien inguruko hitzaldia eskaini du, gaur, batzarraren bigarren egunean. Bestalde, IUGSen Ondare Geologikoaren Lantaldearen Koordinatzaile eta Geoparkeko zuzendari zientifikoa den Asier Hilario Orusek koordinatu du "UNESCO Munduko Geoparkeen Geokontserbazioan" sakondu duen tailerra. Bihar, topaketaren hirugarren egunean, parte-hartzaileek landa-bisitak egingo dituzte UNESCO Saimaaren Munduko Geoparkean barrena.

Geoparkeko ordezkaritza bat Finlandian da, Europako Geoparkeen 18. Nazioarteko Batzarrean parte hartzen