2019-03-29
Beste urte batez, Geoparkeak Geologiaren dibulgaziorako festa nagusian parte hartuko du. Geolodia 2019 egitasmoaren Gipuzkoako ibilaldi geologikoa Mutrikun egingo da, Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkean, datorren maiatzaren 11an, larunbata.
"Mutrikuko ammonite erraldoiak" izenburupean, Geoparkeak flysch beltzaren sakontasunera bidaia egitea proposatuko digu. Ibilaldia Mutrikuko plazatik abiatuko da, goizeko 10:30ean.
Ibilaldia gidatua izango da; Mikel Lopez-Horgue EHUko Estratigrafia eta Paleontologia irakasle eta ikerlariak eta Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoak emango dituzte azalpenak ibilaldian zehar. Besteak beste, honako galderei emango diete erantzuna:
PLAZA MUGATUAK!
Izen-ematea: geoparkea@geoparkea.com
Deskargatu GIDA "Mutrikuko ammonite erraldoiak"
Informazio gehiago GEOLODIA19