Facebooken egin dugun lehiaketak baditu irabazleak!
2015-06-02
Europako Geoparkeen Astearekin batera, Euskal Kostaldeko Geoparkeak lehiaketa-zozketa egin du Facebooken galdera erraz bat eginez: Zein herrik osatzen dute Geoparkea?
Erantzuna erraz-erraza, Deba, Zumaia eta Mutriku, eta 280 lagunek hartu duzue parte! Hemen irabazleen izenak:
1. SARIA: Afaria Urgain jatetxean eta gaua Arbe Hotelean, GARAZI AZKUE.
2. SARIA: Geoparkera bisita gidatua, MIREN ITZIAR GALARRAGA.
Zorionak! Zuekin kontaktuan jarriko gara hurrengo egunetan sariak nola eskuratu azaltzeko.
Eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!