Sakoneta geoibilbidea: senadi eta labar basatiak

3. Geoibilbidea · Deba · Ibilbide lineala hondartzan eta flysch eremuan

Ibilbide harrigarri honek txundituta utziko zaitu: senadiak, labar erraldoiak, marearteko zabalgune amaigabe bat eta flyschean zizelkatutako mila txoko. A! Eta begiratu itsasaldien taula. Programatu itsasbeherarekin zure bisita.

Bidea labarren ertzetik doa, eta senadi txikiak, harresi zuriak, ur-jauzitan erortzen diren errekaak eta Kantauriko marearteko zabalgune handienetako bat erakusten ditu.

Sakoneta georutaren mapa
Sakoneta georutaren mapa

Informazio praktikoa

Distantzia
4,7 km
Desnibela
+365 m / −246 m
Seinaleztapena
PR Gi 5001
Koordenatuak
43°17’40.5”N 2°19’47.6”W
Iraupena
2 h 15 min
Ibilbidea
Lineala
Irteera
Itxaspeko kanpina (Deba)
Ikusi Google Maps-en
Iristea
Errotaberri atsedenlekua (Deba)

Deskargatu Sakoneta ibilbidea
PDF · 7,2 MB

Nola iritsi?

Autoz joan behar da. Itziarko gainetik (N-634) Itxaspe auzora joateko errepidea hartu behar da, izen bereko kanpinera iritsi arte.

Zer ikusi

Horma handia eta haren kobak, paisaia aldatu zuen faila, Mendatako luizia, itsasora erortzen den ur-jauzia, marearteko zabalgunea eta Portutxikiko behatokia dira bere 14 interesgunetako batzuk.

Informazio gehiago eta beste georuta batzuk: