Olatz geoibilbidea: ezkutuko harana
5. Geoibilbidea · Mutriku · Ibilbide zirkularra belardien eta baserrien artean
Olatz harana sakonune handi bat da, piramide-formako mendiz inguratua. Urak kareharrian egindako ekintzaren emaitza da. Animatu artez, baserriz eta kareharriz betetako paisaia honetan ibiltzera.
Ibilbide zirkularrak haran itxi bat, ondare rurala eta urak milioika urtetan arrokan zizelkatutako formak ezagutzeko aukera ematen du.
Informazio praktikoa
- Distantzia
- 6,5 km
- Desnibela
- +290 m / −290 m
- Seinaleztapena
- PR Gi-47
- Koordenatuak
- 43°17’17.0”N 2°24’27.0”W
- Iraupena
- 2 h
- Ibilbidea
- Zirkularra
- Irteera
- San Isidro ermita, Olatz auzoa (Mutriku)
Ikusi Google Maps-en
Deskargatu Olatz ibilbidea
PDF · 9,4 MB
Nola iritsi?
Autoz. Mutrikun GI-3562 errepidea hartu, eta Olatz auzora iritsiko gara.
Zer ikusi
Bere 12 interesguneek haran itxia, Olatzko piramidea, arte bakartia, Irabeta baserria, kobazulo biziduna, Ziñoa eta euskal baserriaren kultura erakusten dituzte.