Elorriaga geoibilbidea: biotopoko begiratoki handia
2. Geoibilbidea · Zumaia · Ibilbide zirkularra flyschari begira
Egin ibilaldia geoparkeko mendien eta flyscheko labar handienen artean, eta gozatu gure leku ikusgarrienetako batez: Baratzazarretako behatokia, itsasoaren mailatik 100 metrotara dagoen egurrezko plataforma.
Ibilbide zirkularrak Paisaia Natural Babestuaren landa-paisaia zeharkatzen du, eta kostaldeko balkoirik zabalenetako batera eramaten gaitu. Oinetan ehun metro baino gehiagoko labarrak daude, marearteko zabalgunearen, Aitxuriko senadiaren eta Pikoteko luizien gainean.
Informazio praktikoa
- Distantzia
- 2 km
- Desnibela
- +97 m / −97 m
- Seinaleztapena
- SL Gi 5002
- Koordenatuak
- 43º17’18.1’’N 2º17’11.2’’W
- Iraupena
- 45 min
- Ibilbidea
- Zirkularra
- Irteera
- Elorriagako atsedenlekua (Zumaia)
Ikusi Google Maps-en
Deskargatu Elorriaga ibilbidea
PDF · 3,3 MB
Nola iritsi?
Atsedenlekura autoz joan zaitezke; horretarako, hartu N-634 errepidea, eta desbideratu Elorriaga seinalea dagoen lekuan, Zumaiatik 6 kilometrora eta Debatik 10 kilometrora, gutxi gorabehera.
Zer ikusi
Bere 4 interesguneek koralezko mendiak, landa-paisaia kultural eta naturala, labarrak nola atzeratzen diren eta Atlantikoko landa-paisaiaren oreka azaltzen dituzte. Baratzazarretako behatokia da ibilbidearen gozagarri nagusia.