Algorri geoibilbidea: altxor geologikoa
1. Geoibilbidea · Zumaia · Ibilbide zirkularra hondartzan eta flysch eremuan
Munduko santutegi geologiko handietako bat da Zumaiako flyscha. Egin atzera 60 milioi urte, eta ikusi nola sortu ziren Pirinioak, nola desagertu ziren dinosauroak edota nolakoa izan zen Lurraren historian gertatutako klima-beroketa handienetako bat.
Geoibilbidea San Telmo ermitatik abiatzen da, eta flyscharen atalik biziena zeharkatzen du: Paleozenoa. Iraganeko detektibe gisa egingo dugu ibilbidea: urrats bakoitzak denboran atzera eramango gaitu.
Informazio praktikoa
- Distantzia
- 1,52 km
- Desnibela
- +46 m / −55 m
- Seinaleztapena
- SL Gi 5001
- Koordenatuak
- 43º17’56.2’’N 2º15’40.2’’W
- Iraupena
- 40 min
- Ibilbidea
- Zirkularra
- Irteera
- San Telmo ermita (Zumaia)
Ikusi Google Maps-en
Deskargatu Algorri ibilbidea
PDF · 10,9 MB
Nola iritsi?
Garraiobide publikoan edo autoz erraz iritsiko gara Zumaiara. Herrira iristean, oinez joango gara, seinaleei jarraituz, San Telmo ermitaraino iritsi arte.
Zer ikusi
Geoibilbideak 14 interesgune ditu, plaken bidez seinaleztatuta. Horietan azaltzen da nola sortu zen flyscha, zergatik aldatzen den Lurraren eremu magnetikoa, zer gertatu zen dinosauroekin edo nolakoa zen itsas hondoko bizitza.