Distantzia: 1,52 km / Iraupena: 40 minutu
Deskargatu mugikorrean Algorri ibilbidea (10,3 MB, PDF)
Munduko santutegi geologiko handietako bat da Zumaiako flyscha. Egin atzera 60 milioi urte, eta ikusi nola sortu ziren Pirinioak, nola desagertu ziren dinosauroak edota nolakoa izan zen Lurraren historian gertatutako klima beroketa handienetako bat. Emango dugun pauso bakoitzak denboran atzera eramango gaitu eta gure planetaren historiako gertaera erabakigarriak ezagutzeko bide emango digu.