Historiaurreko bailara
Gure arbasoak historiaurrean nola bizi ziren ezagutzeko ibilbidea

- Iraupena: 02:30
- Bisitari kopuru mugatua: 25
- Beharrezkoak: Oinetako egokiak
- Prezioa: 0,00 €
- Irteera puntua: Anes Arrinda pasealekua (pantalana), Deba
HABko bisita gidatuak gure arbasoen historiaurreko bizimodua nolakoa zen erakutsiko digu, ibilbide eroso baten bitartez. Aire zabaleko museo honi esker, desagertutako mundu urrun bat ezagutuko dugu, non gizakiak bisonte, lehoi, mamut eta elur-oreinekin bizi ziren. Itsasotik abiatu eta gure arbasoak bizi ziren kobazuloak eta kanpalekuak zeuden barnealdeko paisaiara joango gara, oinez. Bidean aurkituko ditugun panelek, ilustrazioek eta erreplikek mundu liluragarri hura erakutsiko digute, bisita hau esperientzia ahaztezin bihurtuz.