Gotikoaren altxorra, Deban

Bisitatu Santa Maria eliza ikusgarria

Bisita data gehiago ikusi

Museoa
  • Iraupena: 01:30
  • Bisitari kopuru mugatua: 25
  • Beharrezkoak: Jantzi egokiak
  • Prezioa: 10,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 6,00 € )
  • Irteera puntua: Debako turismo bulegoa (Ifar kalea 4)

Gipuzkoako elizarik ikusgarrienetakoa da, Debako alde zaharraren erdi-erdian kokatua, eta euskal gotikoaren altxortzat hartzen da. Edozein katedralekin alderatzeko modukoa da, bai dituen tamainarengatik, bai bere ezaugarriengatik eta apaindura aberatsarengatik ere. Bisita honetan, eliz atari polikromatu bikaina eta XVI. mendeko klaustroa, Gipuzkoako zaharrena, miretsiko ditugu

Bisita gidatuak 17.00-18.30era izango dira eta ondoren 20.00etan egongo den kontzerturako plazak erreserbatuko dira bisitarientzat.

  1. Uztailak 27: Nazioarteko Flysch organo Jaialdia - Alemaniako musika II: Amaia Larrayoz, sopranoa, eta Santiago Banda, organoa.
  2. Abuztuak 2: Organo kontzertua - Benantxi Bilbao eta Javier Artigas
  3. Abuztuak 8: Iñaki Salvador
  4. Abuztuak 22: "Amalur" filmaren proiekzioa
  5. Abuztuak 29: Aitor Garitano (tenorea) eta Amaia Zipitria (piano-jotzailea)
Beste data bat edo neurrira egindako bisita bat eskatu nahi baduzu, bete formularioa.