Gotikoaren altxorra, Deban
Bisitatu Santa Maria eliza ikusgarria

- Iraupena: 01:30
- Bisitari kopuru mugatua: 25
- Beharrezkoak: Jantzi egokiak
- Prezioa: 10,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 6,00 € )
- Irteera puntua: Debako turismo bulegoa (Ifar kalea 4)
Gipuzkoako elizarik ikusgarrienetakoa da, Debako alde zaharraren erdi-erdian kokatua, eta euskal gotikoaren altxortzat hartzen da. Edozein katedralekin alderatzeko modukoa da, bai dituen tamainarengatik, bai bere ezaugarriengatik eta apaindura aberatsarengatik ere. Bisita honetan, eliz atari polikromatu bikaina eta XVI. mendeko klaustroa, Gipuzkoako zaharrena, miretsiko ditugu
Bisita gidatuak 17.00-18.30era izango dira eta ondoren 20.00etan egongo den kontzerturako plazak erreserbatuko dira bisitarientzat.