Euskal Kostaldeko Geoparkeak Ekoturismoari buruzko jardunaldia ospatu du

2019-03-07

Basquetourrek eta Espainiako Ekoturismo Klubak sinatu berri duten lankidetza hitzarmenaren baitan, joan den otsailaren 28an Geoparkeak Ekoturismoari buruzko jardunaldia ospatu zuen.

30 bat lagunek parte hartu zuten Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak joan den otsailaren 28an Debako udaletxean antolatu zuen jardunaldian. Parte-hartzaileen artean, teknikariak eta Geoparkearen entitate laguntzaile diren turismo arloko enpresak izan ziren.

Amanda Guzman, Espainiako Ekoturismo Elkarteko kudeatzaileak, ekoturismo kluba aurkeztu zuen eta bertan parte hartu ahal izateko Geoparkeak zein turismo arloko enpresek jarraitu beharreko urratsak azaldu zituen.

Basquetourrek eta Espainiako Ekoturismo Klubak sinatu berri duten akordioak ekoturismoa sustatuko du Euskadiko enpresa eta helmuga desberdinetan, besteak beste, Euskal Kostaldeko Geoparkean. Hitzarmen honen sinadurarekin, Geoparkeko entitate laguntzaileak zuzenean Ekoturismo klubera atxiki daitezke, sustapen jardueretan parte hartuz eta ikusgaitasuna handituz.

Geoparkeak, iraunkortasunaren eta natura turismoaren aldeko apustuaren baitan, aspaldidanik dihardu lanean turismo arloko enpresekin lankidetzan, ostatu eta turismo zerbitzuak eskaintzen dituztenekin zehazki. Helburu nagusia, Geoparkearen baloreak eta elkarlana sustatzea dira. 

- Jardunaldiko aurkezpena (pdf)

Euskal Kostaldeko Geoparkeak Ekoturismoari buruzko jardunaldia ospatu du