Komunikazioak

Zientzia Saioak

Bi gai orokor proposatzen dira

  1. Paleontologia Ondarea: paleontologia bildumak 
  2. Gai irekia (beste guztiak)

Lanak nora bidali

Baldintza orokorrak

  • Lanaren egileetako batek, gutxienez, izena emanda egon beharko du, eta izena emateko tasa ordainduta eduki, ekainaren 22rako. Bestela, lana baztertu egingo da, eta ez da biltzarraren akta-liburuan argitaratuko.
  • Egile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ditzake; baina zein aurkeztuko diren poster moduan eta zein ahoz erabakitzean, oso kontuan hartuko da errepikapena.
  • Lanak posta elektroniko bidez bidali behar dira, honako helbide honetara: comunicaciones@geoparkea.com. Egileak argi adierazi behar du, nola nahi duen aurkeztu: ahoz edo poster moduan. 
  • Argitaratze-batzordea egileekin jarriko da kontaktuan zuzenketarako iradokizunak eta behin-behineko onespenaren berri emateko. 
  • Ilustrazio, argazki edo tabla bat bidali daiteke aparteko fitxategi batean baina eranskinak ezin ditu 5 MB baino gehiago eduki.  
  • Lanak bidaltzeko azken eguna 2020ko apirilaren 30 da. 
  • Lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute.

Lanak eduki behar duen formatua

  • Bileretako laburpen liburua Cuaderno del museo Geominero bilduman argitaratuko da, formato digitalean soilik eta jardunaldiko webgunean egongo da eskuragarri.
  • Deskargatu lanak aurkezteko hemen.  

Lanen berrikuspena eta aurkezpena 

  • Egileek emailez lana bidaltzen dutenean proposatuko dute ahoz edo poster formatuan aurkeztu nahi duten.
  • Zientzia eta Argitaratze batzordeko ikuskatzaileei bidaliko zaizkie lanak eta hauek erabakiko dute zein aurkeztuko den ahoz eta zein poster formatuan. 
  1. Ahoz aurkezteko gehienez 26 lan aukeratuko dira. Beste lan guztiak (gehiengoa izatea espero da) poster formatuan aurkeztuko dira.
  2. Ahozko aurkezpenetarako haintzat hartuko dira kontzeptualak eta berritzaileak diren lanak, geroko solasaldia bideratuko duten lanak. 
  • Email bidez jakinaraziko zaie egileei ebaluazioaren emaitza. Ekainaren 22a eta gero egongo da webguneko atal honetan zintzilikaturik eta bigarren zirkularrean argitaratuko da, behin-behineko programarekin batera.
  • Ahozko aurkezpenak hamar minutukoak izango dira eta editotoreetako batek moderatuko du.
  • Poster moduan aurkezten diren lanak bertaratzen direnen artean aurkeztuko dira baita ere. Posterrak behar duen formatua bigarren zirkularrean adieraziko da.