Euskal Kostaldeko Geoparkea Euskadiko Geodibertsitatearen II. Jardunaldietan

2012-10-02

Urriaren 29tik 31ra bitartean egingo dira Bilbon Euskadiko Geodibertsitateari buruzko II. Jardunaldiak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak parte hartuko du bertan bi ponentzia aurkeztuz.

Asier Hilario Deba-Zumaia Biotopoko (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko Zuzendari Zientifikoak hitzaldia eskainiko du urriaren 30ean, goizeko 10:30etan. Arratsaldean, 16:00etan, Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerente Leire Barriuso arituko da hizketan.

Azken egunean, urriaren 31an, Euskal Kostaldeko Geoparkera irteera egingo dute parte-hartzaileek, Asier Hilarioren gidaritzapean.

 

Informazio gehiago hemen

None
Euskal Kostaldeko Geoparkea Euskadiko Geodibertsitatearen II. Jardunaldietan