3. adinekoen ikasgelen bisita Geoparkean

2012-03-21

Gasteizko 3. adineko ikasgeletako 60 laguneko talde batek Euskal Kostaldeko Geoparkea bisitatuko du datorren ostiralean. Goizez, Mutrikuko Hirigune Historikoa bisitatuko dute eta jarraian Geoparkeko teknikari batek Geoparkearen proiektua azalduko die. Jarraian, Saturraranen bisita gidatu bat egiteko aukera izango dute, Mutrikuko flysch beltza bertatik-bertara ezagutzeko eta NAUTILUS ikasgune geologikoan ere izango dira.

Eguerdian, Lasturren tokiko bazkari bikainaz gozatzeko aukera izango dute.

.
3. adinekoen ikasgelen bisita Geoparkean