Ikerketa

Ikerketa funtsezko jarduera izan da eta da Geoparkearentzat. Jarduera hori koordinatzen dugu lan-ildo berriak irekitzeko, hainbat diziplina elkartzeko, ekitaldiak antolatzeko eta gure natura- eta kultura-ondareari buruz sortzen den ezagutza guztia biltzeko. Urtero, Geoparkeak diru-kopuru batekin laguntzen du, gure interpretazio-diskurtsoa aberasteko interesgarrienak iruditzen zaizkigun gaiei buruzko ikerketa sustatzeko.

2010ean Paleozenoko estratotipoetan urrezko iltzeak jartzea.

Urte askotako ikerketaren ondoren, Geoparkearen flyscha nazioarteko lehen mailako erreferente zientifikoa da, eta eragin handiko ehun argitalpen zientifiko baino gehiago, doktorego-tesi ugari eta mundu osoko unibertsitateen ehunka bisita eragin ditu. Geologia Zientzien Nazioarteko Batasunak (IUGS) 2008an bi muga-estratotipo deklaratu zituen, Paleozenoan eta K/P mugan,UNESCO–IUGSen Geosite programan sartuta dagoena.

Historiaurreko ikerketak ere ibilbide luzea du, eta gaur egun hainbat aztarnategitan lanean jarraitzen du. Azken urteotan, aurrerapen handiak egin dira paisaiaren bilakaera plio-kuaternarioaren ikerketan, bai KARSTAREN eremuan, bai estuarioetan, abrasio-plataforma altuetan eta azken milaka urteetako kostalde-lerroaren berreraikuntzan.

 

Ikerketarako eta laginketak egiteko baimena

Deba eta Zumaia arteko flyscha biotopo babestua da, eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko natura kontserbatzeko legeak babestutako natura-gunea. Gogoratu eremu horretan edozein ikerketa edo laginketa egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiko organo kudeatzailearen baimena lortu behar duzula. Deskargatu txantiloia eta, behar bezala bete ondoren, bidali hona:flysch@gipuzkoa.eus

 

Ikertu gurekin

Geoparkean ikerketa-proiektu bat egiteko diru-laguntza jaso nahi baduzu, kontsultatu 2024ko Euskal Kostaldeko Geoparkean ikerketa zientifikoa sustatzeko laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia.


Geoparkearen ikerketa-programan egindako proiektuak

Hurrengo dosierrean Geoparkeak azken urteotan bultzatu dituen ikerketa proiektu guztiak daude. 

Bibliografia zientifiko gomendatua

XX. mendearen hasieratik artikulu zientifiko ugari argitaratu dira. Ondoren, gaien arabera sailkatutako erreferentzien atal batera sar zaitezke.