Euskal Kostaldeko Geoparkeak landa garapenaren eta bertako produktuen alde egiten duen apustuaren baitan, lurraldean bertan ekoiztutako kalitate handiko landa eta arrantza-produktuak bultzatzen ditu, GeoGourmet izenaren pean.
Oparitu Euskal Kostaldeko Geoparkeko berezitasunak!
Otarrean aurkituko dituzu Idiazabal jatorri izendapena duen ardi-gazta, Getariako jatorri izendapena duen txakolin botila eta poto bat hegaluze oliba oliotan bustia, 20 euroko prezioan.
Otarra Deba, Mutriku eta Zumaiako Turismo Bulegoetan eskuratu ahal izango duzu.
Mutrikuko Turismo Bulegoa:
Debako Turismo Bulegoa:
Zumaiako Turismo Bulegoa:
Ekimen honekin Geoparkeak nekazaritzako elikagaien sektorea balioan ipini nahi du, daukan garrantzia aitortuz, ez soilik elikagaien ekoizpenerako, baita ondare kulturalari egiten dion ekarpenagatik, espazioaren kudeatzaile gisa egiten duen lanagatik eta Geoparkeko baliabide naturalen, biodibertsitatearen eta paisaiaren administratzaile izateagatik.