Zer da geoparke bat?

Geoparkeak garapen jasangarrirako estrategien aldeko apustua egiten duten lurraldeak dira, euren balio natural eta kulturaletan oinarriturik. Euskal Kostaldeko Geoparkea, Euskal Herrian zein Kantaurialdean lehendabizikoa, asmo hauek Deba, Mutriku eta Zumaiako herrietan praktikan jartzeko izpirituarekin eratu da.

Euskal Kostaldeko Geoparkean baliabide naturalak balioan jartzeko helburuarekin dihardugu lanean, bereziki eremu geologikoa, baina baita gure lurraldearen kultura propioa ere. Geure ondarea babestu nahi dugu belaunaldi berriei igortzeko. 

Halaber, Geoparkeak parte-hartzea bere ezaugarrietako bat izatea nahi du eta, honenbestez, zuen ideiak eta proposamenak gustura hartuko ditugu.

Nork kudeatzen du Geoparkea?

Euskal kostaldeko Geoparkea Geogarapen Elkarteak kudeatzen du.