Europako Geoparkeen Astea 2017

Maiatzaren 19tik ekainaren 4ra

Zumaia- Deba-Mutriku

#egnweek2017

Europako Geoparkeen Astearen zazpigarren edizioa egingo da Euskal Kostaldeko Geoparkean. Ekimen hau Europan egun dauden 69 geoparkeetan burutuko da aldi berean, lurralde bakoitzeko ondare geologikoa, naturala eta kulturala herritarrei gerturatzeko helburuarekin. 

Maiatzaren 19an hasi eta ekainaren 4ra bitartean, orotariko ekintzak izango dira Mutrikun, Deban eta Zumaian, Geoparkea osatzen duten hiru herrietan. Hitzaldiak, kostaldea garbitzeko auzolana, doako bisita gidatuak, haurrentzako marrazki lehiaketa, besteak beste.

Geoparkeen Astearen baitan antolatu diren ekimen hauen  guztien inguruko informazioa eskuratu ahal izango duzu une oro Facebooken (facebook.com/Geoparkea) edota Twitterren (@geoparkea).

Ez galdu aukera eta parte hartu!

Deskargatu egitaraua pdf formatoan.