Europako Geoparkeen Astea 2016

Maiatzaren 20tik 29ra

Zumaia- Deba-Mutriku

#geoweek

Geoparkeko baleazaleak omenduko ditu Europako Geoparkeen Astearen seigarren edizioak. Ekimen hau Europan egun dauden 69 geoparkeetan burutuko da aldi berean, lurralde bakoitzeko ondare geologikoa, naturala eta kulturala herritarrei gerturatzeko helburuarekin. 

Maiatzaren 20an hasi eta 29ra bitartean, ekimen ugari izango dira Mutrikun, Deban eta Zumaian, Geoparkea osatzen duten hiru herrietan. Hitzaldiak, doako bisita gidatuak, argazki-erakusketa, haurrentzako tailerra, Lasturko interpretazio gunearen inaugurazioa, “Euskal baleazaleen triskantza” dokumentalaren proiekzioak eta solasaldiak, Mendatako talaiara ibilaldi gidatua eta Kepa Junkera & Sorginak taldearen emanaldia, besteak beste.

Geoparkeen Astearen baitan antolatu diren ekimen hauen  guztien inguruko informazioa eskuratu ahal izango duzu une oro Facebooken (facebook.com/Geoparkea) edota Twitterren (@geoparkea).

Ez galdu aukera eta parte hartu!

Deskargatu egitaraua pdf formatoan.