Europa Atlantikoko Geoturismo Ibilbidea

Europako bederatzi Geoparke, horien artean, Euskal Kostaldeko Geoparkea, Geoparke izateko bi hautagai eta Trás-os-Montes e Alto Douro-ko Unibertsitatea (Portugal) elkarlanean ari dira nazioz gaindiko ekonomia, kultura eta turismo iraunkorraren garapen proiektu honetan.

Proiektu hau Europar Batasuneko Interreg Gune Atlantikoko programaren bidez finantzatzen da eta Geoparkearen Munduko Sarearen babesa du. 

 

Europa Atlantikoko Geoturismo Ibilbidea

Natura eta geologia batzen dituen helmuga zoragarriez osatutako ibilbide ikusgarria zain duzu isurialde atlantikoan. Nazioz gaindiko ibilbide hau Irlanda eta Erresuma Batuan hasi, eta Frantzia, Portugal eta Espainiatik igaro ondoren, Lanzarote eta Azore uharte ezkutuetaraino iristen da. Ausar zaitez 12 paisaia ikusgarri ezagutzera, bat egin tokiko kultura aberatsarekin eta murgil zaitez esperientzia ahaztezin batean.

www.geotourismroute.eu

Ezagutu eta babestu 

Europa Atlantikoko Geoturismo Ibilbideak hainbat lurralde, herrialde, habitat, hizkuntza eta kultura ezagutzera eramaten gaitu. Helmuga zoragarri hauek eginkizun indartsu batek lotzen ditu: bisitariei kalitate goreneko esperientziak eskaintzea; tokiko ekonomiaren eta kultur jardueren bizitasuna indartzen lagunduta, horrela, paisaia natural paregabe eta zirraragarriak babesteko.

 

Historia zahar eta garaikidea

Helmuga bakoitzak isurialde atlantikoko bizitzaren historiaren kapitulu bereizgarri eta liluragarri bat dakar. Urteetan zehar indar naturalak, paisaiak, jendea, kulturak eta bizimoduak elkarren artean lotu dira; esparru horiei forma fisikoa, esanahia eta misterioa emateko. Orain, helburu nagusia da geologikoki aberatsak diren eta biodibertsitate handia duten lurralde horiei bizia ematea eta bisitarien esku jartzea.

 

Zure zain dago

Gaur egun, leku zoragarri hauetako turismo iraunkorraren eskaintza; tokiko nekazari, artisau, ekintzaile, artista eta elikagai ekoizleekin bat dator. Sortu berri den Europa Atlantikoko Geoturismo Ibilbide honen bitartez, inoiz ahaztuko ez dituzun lurraldeak ezagutu eta sentitu ahal izango dituzu.

 

Nortzuk dira partaideak?

  • Arouca UNESCO Munduko Geoparkea | Portugal
  • Azores UNESCO Munduko Geoparkea | Portugal
  • Fforest Fawr UNESCO Munduko Geoparkea | Erresuma Batua
  • Marble Arch Caves UNESCO Munduko Geoparkea | Irlanda
  • Euskal Kostaldeko UNESCO Munduko Geoparkea
  • Lanzarote eta Chinijo uharteetako UNESCO Munduko Geoparkea | Espainia
  • Kantabriako Udalerri Iraunkorren Mankomunitatea | Espainia
  • Armorique eskualdeko Parke Naturala | Frantzia
  • North Pennies AONB elkartea | Erresuma Batua
  • The Burren and Cliff of Moher UNESCO Munduko Geoparkea | Irlanda
  • Copper Coast UNESCO Munduko Geoparkea | Irlanda
  • Trás-os-Montes e Alto Douro unibertsitatea | Portugal