Irteera Geologikoa Oinez

Ezagutu oinez Geoparkeko santutegi geologiko nagusia.

Bisita data gehiago ikusi

Oinez
  • Iraupena: 02:30
  • Bisitari kopuru mugatua: 25
  • Beharrezkoak: Berokia eta oinetako egokiak.
  • Gutxieneko adina (urteak): 12
  • Prezioa: 12,00 €
  • Irteera puntua: Zumaiako turismo bulegoa (Kantauri plaza 13, Zumaia)

Munduko gune geologiko nagusietako baten sekretuak ezagutuko ditugu oinezko irteera honetan. Gidari espezializatu batek geologoen jardueraren berri eman eta harkaitzetan jasota gelditu diren hainbat gertakari ulertzen lagunduko digu, hala nola dinosauroen desagerpena eta aldaketa klimatikoak.

Ohar garrantzitsua: itsaso txarra dela eta "Irteera geologikoa" deritzon irteeran itsasontzia atera ezin denean soilik eskainiko da aukera hau.