Flyscha, begirada batean

Itsasontzi-ibilaldia, Lurraren liburu harrigarria uretatik ezagutzeko

Bisita data gehiago ikusi

Audioguide Deutsch Français Ingelesa Itsasontzia
  • Iraupena: 01:00
  • Bisitari kopuru mugatua: 39
  • Beharrezkoak: Jantzi egokiak eguraldiaren arabera.
  • Audiogidak: Audiogidak bisitarientzat ingelesez, frantsesez eta alemanieraz
  • Prezioa: 19,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 11,00 € )
  • Irteera puntua: Txomin Agirre kaia, Zumaia

Itsasontziz joan-etorria egingo dugu, Deba-Zumaia biotopo babestuan barrena. Flyscharen labar ikusgarriak ezagutuko ditugu, 50 milioi urtetik gorako historia daukatenak; baita 100 metroko lurjausiak itsasertzean, ezkutuko kalak eta Europan dagoen marearteko zabalgune handienetako bat ere.

Ohar garrantzitsuak:

  • Itsasontzi irteera itsasoaren egoeraren baitan egongo da. Bisitarien segurtasuna lehenetsiko dugu beti Geoparkean.
  • Eguraldiagatik irteera bertan behera geldituz gero, Flyscha oinez irteera egiteko aukera eskaini daiteke, aukerarik balego.