Debatik Zumaiara itsasontziz

Itsas ibilaldia flyscharen labarretatik

Bisita data gehiago ikusi

Itsasontzia
  • Iraupena: 01:00
  • Bisitari kopuru mugatua: 39
  • Beharrezkoak:
  • Prezioa: 16,00 € (12 urtetik beherakoentzat: 10,00 € )
  • Irteera puntua: Anes Arrinda pasealekua (pantalana), Deba

Itsasaldia Deban hasi eta Zumaiaraino, non ikustaldi gidatua amaituko den. Flyscheko labarren edertasuna miretsiko dugu, 50 milioi urteko historia oparoaren gordailuak, 100 metroko altuera dituzten lur-jausi handiak, itsasarte ezkutuak eta Europako marearteko zabalgune handienetako bat. Aukera paregabea da Euskal Kostaldeko Geoparkeko udalerrietako bi lasaitasun osoz bisitatzeko.

Zumaia eta Deba arteko GR Talaia kostaldeko trekkinga oinez egin nahi dutenentzat, abiapuntura itzultzeko aukera bikaina da.

Ohar garrantzitsuak:

  • Ikustaldi honen abiapuntua eta amaiera puntua desberdinak dira. Ordubetero bi herriak lotzen dituen tren zerbitzua dago (15 min).
  • Itsasontzi irteera itsasoaren egoeraren baitan egongo da. Bisitarien segurtasuna lehenetsiko dugu beti Geoparkean.