"Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat" jardunaldietan parte hartuko du Geoparkeak

2018-11-19

Ostiralean, hilak 23, Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoak "Ba al dago geoturismorik?" hitzaldia emango du jardunaldi hauen baitan.

Azaroaren 22an eta 23an "Ireki begiak eta begiratu zer zapaltzen duzun: Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat" dibulgazio-jardunaldiak egingo dira EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan.

Geoparkea ere bertan izango da. Ostiralean, hilak 23, Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoak "Ba al dago geoturismorik?" hitzaldia emango du, 11:30etik 12:00etara.

Jardunaldia UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia ataleko kideek antolatu dute, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren, Energiaren Euskal Erakundearen (EVE-EEE), Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta UNESCOren Euskal Kostaldeko Munduko Geoparkearen laguntzarekin.

Ekimena doakoa da baina leku kopuru zehatza du, beraz, izena emateko formularioa bete behar da eta j.geologiamiopes@gmail.com helbidera bidali.

"Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat" jardunaldietan parte hartuko du Geoparkeak