Eremu atlantikoan ondare geologikoa eta kulturala sustatzeko "Atlantic Geoparks" proiektu europarrean parte hartzen ari da Geoparkea

2018-01-30

Proiektuak Europa atlantikoko geo-ibilbide bat sortzea aurreikusten du, proiektukide diren lurraldeak lotuko dituena.

Euskal Kostaldeko Munduko UNESCOren Geoparkea, bost herrialdetako beste 12 bazkiderekin batera, Atlantic Geoparks deritzon proiektu europarrean parte hartzen ari da. Egitasmoak eremu atlantikoko ondare geologikoa eta kulturala sustatzea eta ezagutzera ematea du helburu, garapen jasangarrirako aukera gisa, eta Europa atlantikoko geoturismo ibilbide bat sortzea ere aurreikusten du, proiektukide diren lurraldeak lotuko dituena.

Halaber, proiektuaren baitan, beste zenbait ekimen eramango dira aurrera: audiogidak hizkuntza ezberdinetan, ibilbide geologikoak, geodibertsitatea modu birtualean esperimentatzeko web atari bat eta ikusentzunezko bat, besteak beste.

Proiektua Eskualde Garapenerako Europako Funtsak finantzatu du zati batean, "Interreg Atlantic Area" programaren bidez.

Geoparkearekin batera, proiektuan partaide dira: Trás-os-Montes e Alto Douro Unibertsitatea (Portugal), Arouca Geoparkea (Portugal), Azores Geoparkea (Portugal), Fforest Fawr Geoparkea (Erresuma Batua), Marble Arch Caves Geoparkea (Irlanda), Lanzarote y Archipiélago Chinijo Geoparkea (Espainia), Kantabriako Udalerri Jasangarrien Mankomunitatea (Espainia), Armorik Nature Park (Frantzia), North Pennines AONB Geoparkea (Erresuma Batua), Burren and Cliffs of Moher Geoparkea (Irlanda), Copper Coast Geoparkea (Irlanda), GeoMon Geoparkea (Erresuma Batua) eta Geoparkeen Munduko Sarea.

Eremu atlantikoan ondare geologikoa eta kulturala sustatzeko "Atlantic Geoparks" proiektu europarrean parte hartzen ari da Geoparkea