Bisita gidatuak bertan behera geratzen dira gaurtik aurrera eta zehaztugabeko iraupenarekin

2020-03-13

Koronabirusak sortutako egoerarengatik eta Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak aintzat hartuta, Geogarapenek, Euskal Kostaldeko Geoparkearen kudeaketarako Elkarteak irteera gidatu geoturistikoen programa bertan behera uztea erabaki du. 

 

Martxoaren 13an hasita abisu berri bat jaso arte, ez dira irteera gidatuak aterako. Erreserba eginda dutenek bi aukera izango dituzte, bisita dataz aldatu edo erreserbaren dirua berreskuratu, ordainketa egindako modu berean.

Informazio gehiago, geoparkea.eus/eu/baldintza-orokorrak

Hiru turismo bulegoek arreta telefonikoa mantentzen dute beraz edozein zalantza izanez gero, deitu hurrengo telefonoetara:

 

Debako Turismo bulegoa  943 192452  

Mutrikuko Turismo bulegoa  943 603378  

Zumaiako Turismo bulegoa  943 143396  

 

Ohar ofiziala

 

Bisita gidatuak bertan behera geratzen dira gaurtik aurrera eta zehaztugabeko iraupenarekin