Arbilera mendi ibilaldi gidatua igande honetan

2021-06-03

9:00etan elkartuko gara, Lasturrera 13:00etan iristea aurreikusten da eta bueltako autobusa 14:00etan izango da. 

Geoparkearen asteari amaiera emateko, ekainaren 6ean, igandea, Arbilera oinezko irteera antolatu du Geoparkeak. Asier Hilario, Geoparkeko Zuzendari Zientifikoa, izango da mendi ibilaldiaren gidaria eta azalpenak euskaraz emango ditu. 

Goizeko 9:00etan elkartuko gara Itziarko probalekuan eta Lasturrera 13:00etan iristea aurreikusten da. Bertan, mokadutxoa egiteko denbora egongo da (autobusak 14etan egingo du buelta). Jatekoa bakoitzak eraman beharko du edota Lasturko tabernan hartu. Kasu horretan, erreserbatzea gomendatzen dugu 943 19 90 33 telefonoan.

20 lagunentzako tokia dago irteera honetan eta aurrez izena ematea beharrezkoa da formulario honetan edo 696 67 88 12 telefonoan (arreta ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 16:00etara eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara). 

Oharra: Irteera honek azalpen teknikoak izango ditu, beraz, ez da 12 urtetik berakoentzat gomendagarria.

Euskal kostalde guztia ikusi eta ulertzeko aukera paregabea!

Arbilera mendi ibilaldi gidatua igande honetan