"Volcanes del mar profundo" dokumentalaren emanaldia eta itsas-hondo enigmatikoei buruzko solasaldia

2018-05-28

Geoparkeen Europako Astearen baitan, asteazkenean, hilak 30, “GeoTalks: Itsaso sakoneko misterioa” izeneko ekimena egingo du Euskal Kostaldeko Geoparkeak Zumaiako Aita Mari zineman.

Asteazkenean, hilak 30, Europako Geoparkeen 8. Astearen baitan antolatu den ekimen interesgarrienetakoa egingo da. Geoparkeak “GeoTalks: Itsaso sakoneko misterioa” izeneko ekitaldia eskainiko du, zinea eta zientzia uztartuko dituena. “Volcanes del mar profundo” (Volcanoes of the Deep Sea) dokumentalaren emanaldiarekin hasiko da eta, jarraian, solasaldi irekia egingo da; itsaso sakoneko misterioen inguruan arituko dira bi zientzialari eta komunikatzaile ezagun.

James Cameronen eskutik, ikus-entzunezkoak itsas mailatik 4.000 metroko sakoneran aurkitzen diren misterioak erakusten ditu. Duela 15 urte filmatu zen dokumentala eta irudietako batzuk Zumaian hartuta daude.

Jarraian, solasaldi irekia egingo da eta itsaso sakoneko misterioen inguruan arituko dira bi zientzialari eta komunikatzaile ezagun. Batetik, Thierry Juteau, Bresteko Unibertsitateko katedradun emeritua eta nazioarte mailako sari bat baino gehiago jaso dituena eta, bestetik, Carlos Briones, CSICeko Astrobiologia zentroko ikertzailea eta bizitzaren jatorriari buruz ikertu duen zientzialari ezagunenetakoa.

Zientziari, bizitzari eta itsaso sakonari buruz arituko dira. Asier Hilariok, Geoparkeko zuzendari zientifikoak, moderatzaile lanak egingo ditu. 

Ekitaldia irekia izango da. Zumaiako Aita Mari zinean egingo da, 19:00etatik aurrera.  

Europako Geoparkeen 8. Astea

Ekimen hau Europako Geoparkeen 8. Astearen baitan antolatu da. Ekainaren 10era bitarte luzatuko da.

  • Egitarau osoa ikusi HEMEN.
"Volcanes del mar profundo" dokumentalaren emanaldia eta itsas-hondo enigmatikoei buruzko solasaldia