Nautilus, Mutrikuko ikasgune geolokioarentzat saria

2011-10-04

Joan den ostiralean ospatu zen 2011ko Bertan Sarien ekitaldia. Sari hauen bitartez Noticias de Gipuzkoak Debabarrenean bere lan eta ibilbidearengatik nabarmendu diren pertsona eta erakundeak saritzen ditu.

Aurtengo edizioan, Turismo Saria Mutrikuko Nautilus Ikasgune Geologikoari egokitu zaio. Joseba Palenzuela, Mutrikuko alkateak eman die saria Jesús Mari Narváez eta Esperanza Azkarragak osatzen duten bikoteari eta Zentruko gida lanak egiten dituen Naiara Malaberi. Jesus Marik eta Esperanzak egindako lanari esker gaur egun Zentroan ikusgai dagoen kolekzio garrantzitsuaz goza dezakegu.

Mutrikuko Nautilus Ikasgune Geologikoa Mutriku, Deba eta Zumaiak osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkeko Interpretazio zentrua da. NAUTILUSen ikusgai dagoen fosil kolekzio garrantzitsua Mutrikuko kostan jasotakoa da. Narvaezek eta Azkarragak 30 urtean zehar egindako lanari esker, itsasoaren higaduraren ondorioz galduko litzatekeen ondare paleontologiko hau jaso eta babestu ahal izan da.

Dudarik gabe, berri pozgarri hau ilusioz jaso da Debabarrenean eta Euskal Kostaldeko Geoparkean.

None
Nautilus, Mutrikuko ikasgune geolokioarentzat saria