Ikusmen murritza duten pertsonentzat material egokitua sortu du Algorri interpretazio zentroak

2018-04-23

Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyscha ezagutzera emateko programa egokitua sortu du Zumaiako Algorri interpretazio zentroak itsuentzat eta ikusmen murritza duten pertsonentzat.

GKN Driveline Zumaia enpresaren eta Algorri interpretazio zentroaren ekimenez, aurrerantzean itsuek eta ikusmen murritza duten pertsonek material egokitua izango dute eskuragarri Geoparkeko flyscha eta geologia deskubritzeko, sentitzeko eta ikasteko.

Joan den ostegunean, hilak 19, egin zuten lehen bisita egokitua Algorri interpretazio zentroan. Aurkezpen ekitaldian izan ziren Oier Korta alkatea eta Geoparkeko presidentea, Algorri zentroko zuzendari Begoña Rivero, GKN enpresako gerente Txomin Oronoz eta giza baliabideetako buru Iñigo Zaldua eta Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerente Leire Barriuso.

  • Informazio gehiago:

Itsuentzako materiala sortu dute Algorri interpretazio zentroan - BALEIKE

 

Ikusmen murritza duten pertsonentzat material egokitua sortu du Algorri interpretazio zentroak