Geoparkearen webgunea geoparkea.eus izango da hemendik aurrera

2018-02-02

Euskal Kostaldeko Geoparkeak hemendik aurrera .EUS domeinua erabiliko du eta horrenbestez, gure webgunea www.geoparkea.eus izango da.

Webgunearen helbidea aldatu dugu eta hemendik aurrera geoparkea.eus izango da Euskal Kostaldeko Geoparkearen webgunea, orain arteko geoparkea.com-en ordez. 

.EUS domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

Geoparkearen webgunea geoparkea.eus izango da hemendik aurrera