Geoparkea Mundumiran

2012-05-17

Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan egingo dute aurten munduko kulturen festa, Mundumira, maiatzaren
18, 19 eta 20an, eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du bertan.

Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan antolatu dute aurten munduko kulturen Mundumira jaialdia, maiatzaren 18tik 20ra bitartean, eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere eskaintza turistikoa erakutsiko du bertan.

Hirugarren aldiz hartuko du parte Euskal Kostaldeko Geoparkeak Mundumira jaian. Natura gustuko duten eta Euskal Herrian barrena ibiltzeko ohitura duten bisitari asko hurbiltzen da festa honetara eta azken bi urteetan Geoparkeak jasotako harrera ona ikusirik, aurten ere ez du hutsik egingo.

Hala, larunbat eta igandean, bisita gidatuen eskaintza zabala aurkezteaz gain, Deba, Mutriku eta Zumaiako informazio turistikoa eramango du Geoparkeak Mundumira jaira, baita mendi ibilbide eta BTT ibilbideen berri ere.  

Astebururako eskaintza

Bestalde, asteburu honetan Euskal Kostaldeko Geoparkeak honako bisita gidatuak eskainiko ditu:

 

Maiatzak 19

Zumaiako Algorri Ezagutza Etxean goizeko 10:00etan egingo dute hitzordua. Geologo baten laguntzarekin, zonaldeko ondare geologikoa nahiz bertako itsaslabarrak ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. 3 ordu eta erdiko iraupena duen jarduerari amaiera emateko, txalupaz egingo dute ibilaldia flysch-a itsasotik bistaratzeko.

 

Bisitaldi honetan ikusi ahalko dira Antonio de Gaztañeta eta Kosme Damian Txurruka bezalako pertsonaia garrantzitsuak jaiotzen ikusi dituzten erdi-aroko kale estu eta harriztatuen artean herri honek gordetzen dituen monumentu nagusiak, besteak beste. 

Maiatzak 20

Agertzen eta desagertzen diren errekak, historiaurreko ubideak, itsasotik sortutako aintzinako koralezko  arrezifeak... guzti hau eta gehiago deskubrituko duzu Lasturren eta inguruan. Ibilbide batean zehar, urak milioika urtetan zehar moldatu dituen paisaia eta txoko harrigarriak ezagutuko dituzu. Mitologian eta historian ere oso inguru aberatsa den paraje hau ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen dizugu.

 

  •  11:30 - 12:45 Ibilaldia txalupaz

Itsas txango honetan Deba eta Zumaia arteko flyscha itsasoz ezagutzeko aukera izango da. Goizeko 11:30etan elkartuko dira bisitariak Zumaiako Txomin Agirre kaian.

Bisita hauen guztien gaineko informazioa webgune honetan eskura daiteke. Halaber, bisita gidatuetarako sarrerak webgunean bertan erreserba daitezke, baita Mutriku, Deba eta Zumaiako Turismo Bulegoetan ere.

None
Geoparkea Mundumiran