Geoparkea, BERRIAlagunen komunitateko kide berria

2019-05-14

Geoparkea deskubritzeko abantailak BERRIAlagunentzat.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak bat egin du BERRIAlagunen komunitatearekin. Hala, BERRIAri sostengua emateaz gain, BERRIAlagunentzat abantailak eskainiko ditu hainbat bisita gidatutan.

Zehazki, deskontu sarearen bidez, deskontua egingo die urte osoan; alegia, %20 merkeago egin ahal izango dituzte  ondorengo bisita gidatuak: Karsteko zaporeak, Arrietakua Jauregia, Flysch beltza, Flyscha, begirada batean eta Flyscheko olagarroa.

Irudian, Geoparkeko kudeatzaile Leire Barriuso eta Berriako Publizitate arduradun Mikel Aranburu.

Geoparkea, BERRIAlagunen komunitateko kide berria