Euskal Kostaldeko Geoparkeak lehen informazio buletina argitaratu du

2013-01-07

Euskal Kostaldeko Geoparkeak lehendabiziko informazio buletina argitaratu du Geoparkearen gaineko albisteak zabaltzeko helburuarekin. 2012ko abenduari dagokion buletina etxez-etxe banatu da dagoeneko Deba, Mutriku eta Zumaiako herritarren artean, doan. Halaber, www.geoparkea.com atarian erraz irakurri eta deskargartu daiteke aldizkaria.

Argitalpenak lau orrialde ditu eta Geoparkearekin zerikusia duten albisteak jasotzen ditu, hain zuzen, azken hilabeteetan turismoarekin, zientziarekin edo landa garapenarekin lotutako jardueren berri ematen du. Lehen zenbakia izanik, Leire Barriuso Geoparkeko gerenteari egindako elkarrizketa ere jasotzen du buletinak. Sei hilabetetik behin editatuko du Geoparkeak informazio buletina.

Eskuratu buletina hemen

None
Euskal Kostaldeko Geoparkeak lehen informazio buletina argitaratu du