Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du hurrengo larunbatean, hilak 28, Errotaberriko bailaran

2019-09-20

Euskal Kostaldeko Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin datorren larunbatean, hilak 28an. Jarduerak Errotaberriko atsedenlekua izango du abiapuntu, goizez, 9:00etatik aurrera.

BIOTOP topaketa edonori dago zuzendua, doakoa da eta Geoparkeko biodibertsitatea ezagutzea du helburu, hala nola, bertako hegaztiak, onddoak, landareak, anfibioak, armiarmak edota narrastiak. Edukiz gero, prismatikoak eramatea gomendatzen dugu.   

 Goizean zehar irteera desberdinak egingo dira. Talde bakoitzak Aranzadi Zientzia Elkarteko adituen laguntzarekin multzo taxonomiko zehatz bat ikustera aterako da. Gehien interesatzen zaizun taldea aukera dezakezu edo batean baino gehiagotan parte hartu.

 Irteeren ordutegia  

  • 9:00-10:00 Hegaztiak
  • 9:00-11:00 Onddoak eta landareak
  • 10:00-11:00 Hegaztiak
  • 10:00-12:00 Odonatoak, anfibioak, narrastiak eta armiarmak
  • 11:00-13:00 Onddoak eta landareak
  • 12:00-14:00 Odonatoak, anfibioak, narrastiak eta armiarmak

Ekimena irekia den arren, parte hartzeko izena eman behar da hemen. Animatu zaitez! 

 

EMAN IZENA!


Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du hurrengo larunbatean, hilak 28, Errotaberriko bailaran