"Atlantic Geoparks" proiektu europarreko laugarren koordinazio batzarra

2018-11-21

Ostegunean, hilak 22, "Atlantic Geoparks" proiektu europarreko laugarren koordinazio batzarra egingo da Euskal Kostaldeko Geoparkean.

Gaur eta bihar artean, "Atlantic Geoparks" proiektu europarreko laugarren koordinazio batzarra egingo da. Geoparkea proiektu honen kideetako bat da. Bileraren helburua da proiektuaren baitan egiten ari diren jardueren jarraipena egitea eta datozen hilabeteetara begira egingo diren ekintzak zehaztea eta finkatzea.

Gaurko eguna Kantabrian igaro dute, Limpias herrian, eta bihar, osteguna, proiektuko bakzide guztiak Euskal Kostaldeko Geoparkean elkartuko dira.

Goizean Zumaiako Oxford aretoan egingo dute bilera, eta arratsaldean Geoparkeko flyscha gertutik ikusteko ibilaldia egingo dute, Asier Hilario Geoparkeko zuzendari zientifikoak gidatuta.

Proiektu honekin, bost herrialde ezberdinetako 12 bazkide europarrek, horien artean, Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Europa Atlantikoko Geoturismo Ibilbidea osatuko dute, proiektukide diren lurraldeak lotuko dituena, eremu atlantikoko ondare geologiko eta kulturala sustatzeko helburuarekin.

Proiektuaren baitan, beste zenbait ekimen eramango dira aurrera: audiogidak hizkuntza ezberdinetan, ibilbide geologikoak, geodibertsitatea modu birtualean esperimentatzeko web atari bat eta ikusentzunezko bat, besteak beste.

Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkearekin batera, proiektuko bazkide dira:

  • Arouca UNESCO Munduko Geoparkea | Portugal
  • Azores UNESCO Munduko Geoparkea | Portugal
  • Fforest Fawr UNESCO Munduko Geoparkea | Erresuma Batua
  • Marble Arch Caves UNESCO Munduko Geoparkea | Irlanda
  • Lanzarote eta Chinijo uharteetako UNESCO Munduko Geoparkea | Espainia
  • Kantabriako Udalerri Iraunkorren Mankomunitatea | Espainia
  • Armorique eskualdeko Parke Naturala | Frantzia
  • North Pennies AONB elkartea | Erresuma Batua
  • The Burren and Cliff of Moher UNESCO Munduko Geoparkea | Irlanda
  • Copper Coast UNESCO Munduko Geoparkea | Irlanda
  • Trás-os-Montes e Alto Douro unibertsitatea | Portugal

 

Proiektu hau Europar Batasuneko Interreg Gune Atlantikoko programaren bidez finantzatzen da eta Geoparkearen Munduko Sarearen babesa du. 

"Atlantic Geoparks" proiektu europarreko laugarren koordinazio batzarra