Argazki Lehiaketaren saridunak

2011-07-14

Europar Geoparkeen Astearen baitan, Euskal Kostaldeko Geoparkeak atzo arratsaldean banatu zituen Mutrikuko Zabiel Jauregian I. Argazki Lehiaketaren sariak. Lehiaketan bi kategoria desberdintzen ziren: ‘Geoparkeko Geologia’ batetik, eta ‘Geoparkeko paisaia eta ondare kulturala’ bestetik. Lehenengo kategoria EAEko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Ikastetxeetako ikasleei zuzenduta zegoen eta epaimahaiaren erabakiz kategoria hau hutsik gelditu da jasotako argazkiek kalitate nahikorik erakusten ez zutelako; bigarren kategorian, aldiz, edonork har zezakeen parte eta honako hiru argazki hauek izan dira sarituak.

Lehenego saria: Javier Beristain (Azkoitia) Argazkia: Itzurungo hondartza Saria: 150 euro

Bigarren saria: Begoña Guillen (Amurrio) Argazkia: Algorri Saria: 100 euro

Hirugarren saria: Jorge Murgiondo (Bergara) Argazkia: Gizon proba Elorriaga Auzoan Saria: 50 euro

Guztira 50 argazki aurkeztu dira eta epaimahaiak, Geogarapen Euskal Kostaldeko Geoparkearen Kudeaketarako Elkarteko kideek osatua, honako irizpideak izan ditu kontuan sariak banatzerakoan:

 Edertasuna edota kalitate estetikoa

 Naturaltasuna, konposizioa, kalitate teknikoa, enkoadraketa, originaltasuna eta sormena.

 Identifikazioa eta proiektuarekin eta mezuarekin lotura Ekimen honetan Euskal Kostaldeko Geoparkeak UPV-EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen laguntza izan du eta helburua lurralde honen eta bertako balore naturalen eta kulturalen ezagutzan sakontzea izan da.

None
Argazki Lehiaketaren saridunak